XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarrena.- Indarrean jarri eta urtebeteko epea igaro ondoren Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak, egiteratzerakoan ikasitakoak kontutan izanik, Araupidetza osatzeko egoki eritzi dakien aldaketen saloa egingo dio Eusko Jaurlaritzari.

Laugarrena.- Dekreto honen I Eraskinean dagoen baliapide-zerrenda orain egitebidean dagoen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurren baliapideen sailkaketa ofizialaren arauera birraztertzeko eskua ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari.

BEHIN-BEHINGO ERABAKIAK.

Lehenengoa.- Udalen Egitamuketa Lur-Jaurpidearen eta Hiri-Antolaketaren Legearen Eraberritutako Idazkeran agindutakoari egokitzeke egon dedin artean, landalur gisa zermugatuta dagoen lurra, Dekreto honi dagozkionetarako, lehenengo Ataleko lehenengo zatian esandako lur-sailkaketen balio berekotzat joko da, Araupidetza hau bertan erabilgarri den lurtzat beraz.

Bigarrena.- Dekreto hau erabilgarri deneko gaiak araupetzeko ezein Udal-Araupidetza edo Agintarau izan ditzaten Udalek, Dekretoan agintzen direnei egokitu beharko dizkiete.

Hirugarrena.- Bigarren behin-behingo erabakiak eskatzen duen egokitze hori egin ez dedin artean, Dekreto honetan agindutakoen eta Udal-Araupidetza edo Agintarauen artean egon daitezen kontrakotasunak Dekretoak dionez erabakiko dira.